Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bizkaiko Eleizak 250 lagun batuko ditu La Casilla pabiloian, irailaren 23an

created by Itxarote-zerrendarako epea zabaldu da |
|   Komunikazinoa

Bilboko La Casilla pabiloian 5.000 lagunetik gora sartu daiteke eta, horregaitik, Bilboko Eleizbarrutiak, osasun-egoera kontuan hartuta, pabiloi hau leku egokitzat jo eban, hirurehun lagun be batu izan dituan kurtso hasierako baterako ekitaldia egiteko. Aurreko ekitaldietan, kurtsoaren hasiera ofiziala Bizkaiko Eleizaren beraren lokaletan egin izan da, baina irailaren 23an ez da holan izango, osasun segurtasunak eskatzen dauan lagun arteko tartea gordeteko aukera emongo dauan lekua aukeratu dabe-eta. Gaur, irailak 15, aurreikusita egozan 250 lekuak beti dira eta, ondorioz, itxi da izen-emotea. Halanda be, itxarote-zerrendan izena emoteko epea zabaldu da datorren barikura arte –irailak 18-. Norbaitek 23ko ekitaldira ez doala jakinaraziko baleu, itxarote-zerrendan izena emon dauan beste batek hartuko leuke bere lekua, izen-emote ordena gordez. 946790080 telefonora deituz emon daiteke izena itxarote-zerrendan.

Aurton, kurtsoaren hasiera desbardina izango da guztiontzat, baita Bizkaiko alkarte katolikoarentzat be. Honek ohikoa dau hasieran baterako jarduera egitea eta tailerrak garatzea, Eleizak gizartearen beharrizan material eta espiritualen aurrean egiten dauanaren inguruan hausnartzeko. Pandemiak eragindako osasun, gizarte eta ekonomia krisiaren ingurukoak nabarmenduko dira aurtengo ekitaldian Jose Maria Rodriguez Olaizola jesuitaren eta Eva Fernandez Ekintza Katoliko Orokorra mugimenduko presidentearen arteko solasaldian.

Arratsaldeko seietan emongo jako hasiera batzarrari, baina polikiroldegiko ateak ordubete lehenago zabalduko dira jente-pilaketak saihesteko. Izena emon daben lagunek nortasun agiria aurkeztu beharko dabe euren lekuan jarri ahal izateko.

Deialdia gorrentzat

Ekitaldia zuzenean emongo da Eleizbarrutiaren web orrialdean: www.bizkeliza.org, antolatzaileek adierazo dabenez, “askok euren etxe edo parrokiatik, Bilbora joan barik, jarraitu nahi izango daualako baterako ospakizuna eta eztabaida”. Esate baterako, Bizkaian gorren pastoraltzan parte hartzen dabenek, Eleizbarrutiak Plaza Barrian dauan egoitzan (Barria eraikina) batuko diralako. Hogei gor inguruk gor-mutuen hizkuntzaz baliatuko dan Sergio Buiza gorren pastoraltzarako Eleizbarrutiko arduradunaren laguntza izango dabe ekitaldia jarraitzeko.

La Casilla polikiroldegia