Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

‘Bizkaia isilik’ ekimenaren urteko azken bilkura, online

created by Abegia eta duintasuna |
|   Komunikazinoa

Hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, ‘Bizkaia isilik’ ekimenak deialdia egin dau gaur arratsaldez bilkura isilak egin daitezan. Beste behin be, etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak salatu daiguzala dinoskue eta hilebete honetan be jarduera online egingo da, indarrean dagozan osasun murrizketen eraginez. Sareetan esperientziaren barri emoteko eskatu dabe: #Circulosdelsilencio #30D #bizkaiaisilik #abenduak30

Etorkinen eskubideak eta eurentzako lege zuzenagoak sustatze aldera, ‘Bizkaia isilik’ ekiemenak online ospatuko dau abenduko jarduera, abenduaren 18an ospatu zan Etorkinaren Nazinoarteko Egunari lotutako otoitzaldiagaz hasiz eta abenduaren 10ean ospatu zan Giza Eskubideen Nazinoarteko Eguna gogoratuz. Lukas 2, 1-7 txatala irakurri eta hor esaten dana aitatutako egun biakaz zelan lotu daiteken hausnartzea da lehenengo jarduera eta eskulana egitea, gero sareetan batera jarteko.