Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bizian Gora-Vida Ascendente mobimentuaren heziketa saioak

created by Bilbon eta Basaurin |
|   Komunikazinoa

Bizian Gora – Vida Ascendente mobimentuko 70 lagun inguruk parte hartu dau gaur Bilbon egin dan heziketarako saioan, Santanderren mobimentuko presidente eta eleizbaruti arteko koordinatzaile dan Angel Garciaren gidaritzapean. Besteak beste, eragilearen egitekoaren inguruan jardun dabe, bera da-eta “deitzen, koordinatzen, bultzatzen, gidatzen eta laguntzen…” dauan persona. Bere egitekoa zein dan, zer egin behar dauan aztertu dabe, bost aditz adierazle nabarmenduz: entzun, behatu, islatu, galdetu eta laburbildu.

Bizian Gora – Vida Ascendente mobimentuko taldearen nondik norakoak be jorratu dabez: zer dan, zein dan bere eguneroko jarduera, zertarako sortzen dan… Taldea mobimentuaren oinarria dala nabarmendu da, “mobimentuaren bihotza, suspertzen, sendotzen dauana eta bizitasuna emoten deutsana. Laburbilduz, euren giza balioak gehitu gura dabezan personen topagunea da eta baita kezkak, egitasmoak eta ilusinoak batera jarteko eremua be. Gainera, eremu horretan, lagun bakotxa izatez danagaitik autortzen eta baloratzen da. Heziketarako eskola be bada”.

Saioa amaitu eta bazkariagaz emon deutse amaiera hitzorduari.

Basauri

Tomi Rodriguezek eta Juan Angel Axpek Bizian Gora – Vida Ascendente mobimentuko presidente eta kontsiliario hurrenez hurren, Bizian Gora – Vida Ascendente laikoen taldea aurkeztu eben atzo Basaurin. Han azaldu ebenez, “nagusiak izanda be, hazten jarraitzen dogu eta alkarri lagun egitea eta heztea ezinbestekotzat joten doguz”.

Saioa Bilbon izan da