Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

‘Bizian gora’ nagusien mobimentuak egun solidarioa ospatu eban

created by Zapatuz, Oruen |
|   Komunikazinoa

Aurreko urteetan lez, jubilatu eta nagusien laikoen apostolutzako mobimentuak “alkarlaguntza eguna” ospatu eben. Ospakizun solidario honegaz emoten deutse amaiera kursoari. Nagusien mobimentuko taldeek urtean zehar itsulapiko solidarioetan jasoten daben dirua egitasmo misiolarietara zuzentzen da.

‘Bizian gora’ mobimentuko ehun lagun inguru batu zan joan dan zapatuz Oruen (Euba) kurso amaierako jaian. Eukaristian, ‘itsulapiko solidarioak’ eskaini ebezan, Misinoetako egitasmoetarako batu izan daben diruagaz. Mari Angeles sustatzaileetako baten esanetan, “oraindik ez dogu kontaketa egin, baina iaz 7.000 euro inguru batu genduanez, aurton be horrenbeste batuko zalakoan gagoz”. Batutako diruaren zati bat pasiotarrek garatzen dabezan egitasmo misiolarietarako izango da eta beste zati bat Misinoetarako Bilboko Eleizbarrutiko Ordezkaritzaren esku itziko da.

Bidaia Lourdesera

Mobimentuak antolatuta, bidaia egingo dabe Lourdesera ekainaren 22tik 24ra, Durangotik urtenda.