Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bizi geinke janari, ur eta argi barik? Etiopian holan dagoz

created by Elena Igartua,Caritaseko boluntarioa Addis Abbeban |
|   Komunikazinoa

Elena Igartua informatikaria da. Bizkaiko Caritasen dago lanean eta aspaldi eukan Nazinoarteko Boluntariotza Programan parte hartzeko gogoa. Igaz Etiopiara joateko aukerea emon eutsen eta birritan pentsau barik onartu egin eban. Urte bete eta gero, oso pozik dago bizi izandako esperientziagaz. Gaur han bizitakoaren barri emongo dau Barrian (Plaza Barria, 4). Datorren astean barriro itzuliko da Addis Abbebara, hasitako proiektuei jarraipena emoteko.

Salestar lekaimeak Addis Abbeban, Etiopiako uriburuan daukezan lau misinoei laguntzea emoten ibili da Elena. "Hasieran ezin neban larregi lagundu baina azken hileotan bulego lanak egin ahal izan dodaz eurak hasitako proiektuak zehazten". Salestarrak batez be hezkuntzan esparruari begira dagoz baina umeentzako janari proiektu bat eta klinika baten ardurea be badaroe bertan. Caritasek bere aldetik uraren kanalizazinoa eta ur zikinen arazgailuak jartzeko proiektuak garatzen dihardu ingurunean. Lan horreek bertatik bertara ikusteko aukerea be euki dau Elenak. Oso pozik dago bizi izandako esperientziagaitik eta barriro itzuliko da datorren astean hasitako proiektuei oinarri finkoagoak jartzeko asmoz.