Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

‘Bizi-bete’ nagusientzako ekimena Basaurin

created by Gaur aurkeztuko da Caritasen egitasmoa |
|   Komunikazinoa

BIZI-BETE nagusientzako ekimenari ekingo deutse Basaurin. Hori dala-eta, gaur, martitzena, apirilak 17, honen inguruko ekitaldia izango da gura daben guztientzat 19:00etatik aurrera Basauriko Arizeko Elurretako Ama parrokiako lokaletan (sarrera, Catalunya kaletik). San Fausto Pastoral Barrutiko, Basauriko Caritaseko, nagusiei zuzendutako Bizkaiko Caritaseko arloko arduradunak eta ITURBEGI zentroko egitasmoaren arduraduna izango dira bertan. Bizi-bete egitasmoa orain dala urte bi jarri zan martxan Bilboko Alde Zaharrean.

Hamar boluntario inguruk osatutako taldea prest da Basaurin martxan jarriko dan egitasmo barriagaz bat egin gura daben nagusiei lagun egiteko. Aitatutako talde horrek boluntarioei eskaintzen jaken prestakuntza jaso dau eta persona nagusiakaz jardun ahal izateko prestakuntza berezia eta azken hilebeteetan batzarrak izan ditu hamabostean behin.

Beste egitasmo batzuetan gutxi parte hartzen daben persona nagusientzako egitasmoa da eta alkartzeko eremua eskaini gura jake. Egitarau honen bitartez “banan banako eta eten bako laguntza” eskaini gura jake nagusiei boluntarioen eskutik. Erakundetik azaltzen dabenez egitasmo onen euskarria “musu-truk konprometitzen diran boluntarioen egitekoa da”. Bizi-bete, batez be etxetik kalera urten eta lokalera joan daitekezan personentzat da, batez be, gizartean edo familian hartu-emon eta babes gutxi daukien edadeko personentzat.

Ordutegia eta lekua

Egitaraua Edurretako Ama eleizako lokaletan (Ariz-Basauri) garatuko da, martitzenez, arratsaldeko 16:45etatik 18:45etara.

Pastoral Barrutiko, Caritaseko kideak eta laguntzaileak aurkezpenean