Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

"Bilbotar peto-petoarentzat, harro egoteko arrazoia da”

created by Estibaliz Barronek, ‘Bilboko Ospetsu’ izendatu dabela jakitean: |
|   Komunikazinoa

Estibaliz Barron Gizakia Fundazinoko zuzendariak lehenengo adierazpenak eskaini deuskuz, Fernando Canales sukaldariagaz, Itziar Lazkano aktoresagaz eta Arantza Matias Gurrea merkataritzari lotutako emakumeagaz batera “Bilboko Ospetsu” izendatu dabela jakin ondoren. Sariagaitik “txundituta” sentitzen dala dino, “bilbotar peto-petoarentzat harro egoteko arrazoia” dala autortzeaz batera. Berak azpimarratu dauanez, “ohore handia da talderik ahulenekaz egindako lan solidarioagaitik jasotea”. Autortza hau, Gizakia Fundazinoko talde osoarentzat dala dino eta nahi bat adierazi dau: “Gizarte lez, mendekotasunek eta buruko gaixotasunek gaur egun be arreta eta ardura eskatzen dabezala ahaztu ez daigun balioko ahal dau”.

Izendapenaren eta Gizakia Fundazinoaren lanaren inguruan gehiago jakiteko: hemen.

[Translate to euskera:] Estibaliz Barrón