Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bilboko Kulturarteko taldeak bihar, Kurutze-bidean

created by XVI. ekitaldia ospatuko da |
|   Komunikazinoa

Bihar Kulturarteko Kurutze-bidearen XVI. ekitaldia ospatuko da Bilboko Santutxu auzoan. Migrazinoetarako Bilboko Eleizbarrutiko Pastoraltzak koordinatuta, askotariko taldeak batuko dira, bihar. Andra Mariaren Jaiotza parrokian (Santutxu) arratsaldeko seietan.

Deustuko ‘Guziok Lagun’; Alde Zaharreko ‘Sendas Nuevas’; Otxarkoagako ‘Pangea’; San Adrian auzoko ‘Txoko Latino’; Ellacuriako ‘Torre de Babel’ eta Santutxuko ‘Zuhaitz’ kulturarteko taldeek osatzen daben koordinadorak eta Migrazinoetarako Pastoraltzak antolatzen dabe kulturarteko Kurutze-bidea.

Historia

Kulturarteko lehenengo Kurutze-bidea San Frantzisko auzoan ospatu zan, Mariaren Bihotza parrokian, batez be Ekuatore Gineatik etorritako etorkinez osatutako ‘Elkartu’ taldearen eskutik orain dala hogeta zortzi urte. Hilero Eukaristia ospatzen hazi ziran eta, apurka-apurka, parrokiako pastoraltzak beste ekimen batzuk zehaztu ebazan. Horreetako bat izan zan kulturarteko Kurutze-bidea, urteen buruan, indarra hartu eta Bilboko beste talde batzuetara zabaldu zana.

Migrazinoetarako Eleizbarrutiko Pastoraltzarako arduradunak azaltzen dauanez, “aurton aita santuak proposatutako erronkek suspertuta eta motibatuta ospatuko dogu, hau da, etorkin eta errefuxiatuei harrera eginez, babestuz, sustatuz eta gizarteratuz”. Honen haritik, bere esanetan, helburu nagusia “kulturarteko alkarteak eratzea da, aniztasunean alkar aberasteko eta kanpotarrarengan Jesusegaz bat egiteko aukera ikusteko eta holan Aste Santua Berbizkundearen ikuspuntutik bizitzeko, heriotzari eta atsekabeari azken hitza izatea galarazoz”.