Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bilboko Elizbarrutiak 300 lagun baino gehiago batu dauz alkartasun bazkarian

created by Pobreen Munduko III. Eguna |
|   Komunikazinoa

Euri zaparradak eten barik egon diran arren, jenteak ez dau atzera egin eta Basaurin antolatu dan alkartasun zeinuan hartu dau parte. Eguerdiko hamabietarako jentea San Pedro eleizako etartean prestauta egon dan topagunera heldu da. Han Lapiko Cateringekoek gosari beroa euki dabe guztientzat gertu. Ondoren pobrezia egoerak ikustarazteko antolatuta egon diran tailerretara joan dira. Ostean, txistularien doinu hotsagaz lagunduta San Jose Ikastetxeraino joan dira. Han bazkarirako izena emonda egon diran hirurehun lagun baino gehiagok bazkariaz gozatzeko modua euki dabe. Ekitaldiaren amaieran on Mario Izeta gotzainak berba batzuk zuzendu deutsiez guztiei zeinu bateratua egin orduko. Kandelak piztuta `Sé mi luz´ doinua abestu da guztien artean.

Bihar parrokia eta Pastoral Barruti guztietan ospatuko da Pobreen Munduko Eguna.