Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bilboko Eleizbarrutiaren historiari buruzko lehenengo bideoaren aurkezpena

|   Komunikazinoa

Honako honegaz batera ikusi daiteke 2020an aurkeztuko doguzan bederatzi bideoetako lehenengoa. Honeen bitartez, Bilboko Eleizbarrutiaren 70 urteko historian izan dan hainbat gertaera gogoangarri agertzera emongo da.

“Comunicación/Alkarren Barri” Eleizbarrutiko aldizkariaren urtarrileko alean be jasoten da ibilbide honen lehenengo atalaren testua. Angel Maria Unzueta bikario nagusi ohiak aurkeztu dau eta berak egin dau edukien aukeraketa eta gidoia, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboaren (BEHA) eta bertako zuzendari dan Anabella Barrosoren laguntzagaz.

Bere aldetik Komunikazinorako Eleizbarrutiko Saila arduratu da bideoen egite eta muntaiaz, besteak beste, bere fondoez baliatuz. Kontaketaren lehenengo kapitulua, 1950ean, Gasteizko Eleizbarrutitik banandu ondoren, gertatu zan Bilboko Eleizbarrutiaren sorrerari dagokio