Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bilboko alkateak “ohore handiz” onartu dau Ohorezko Erromes izendapena

|   Komunikazinoa

Atzo, Begoñako kofradiak aurtengo Ohorezko Erromesa aurkeztu eban: Juan Maria Aburto Bilboko alkatea. Osasun-krisia dala-eta, aurtengo erromeria basilika barruan ospatuko da. Ekitaldi “neurritsu eta sendoa” izango da, Javier Diago kofradiako presidenteordeak atzo adierazi ebanez. Alkatea hunkituta agertu zan eta izendapen hau betirako gordeko dauala “oroimenean” eta “bizitzan” esan eban.

Arriaga antzokian egin eben Ohorezko Erromesaren aurkezpen publikoa eta Javier Diagok esan ebanez, garrantzitsua da Bilboko agintari nagusia Ohorezko Erromes izendatzea pandemia aldian, “une honetan adorez betetako hitzak zabaldu behar diralako guretzat hain esanguratsua dan lekutik: Begoñako Amatxuren etxeko presbiteriotik”.

Alkatearen esanetan, “Deustuko bilbotar lez”, bizitzan bizi izan dauan ohorerik handiena Bilboko alkate-makila hartzea izan da eta Begoñako kofradiak Ohorezko Erromes izendatzeak be “benetan harro sentiarazten nau”. Era berean, izendapen hau dala-eta, jarrera bi izateko konpromisoa hartu eban: esker ona eta apaltasuna “herriaren zerbitzari izateagaitik”.