Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Biktimen lekukotasunak Sestaoko alkartearen egunean

created by Atzo, La Salle ikastetxean |
|   Komunikazinoa

Laurehun lagun inguru alkartu zan atzo La Salle ikastetxean Sestaoko Pastoral Barrutiaren eguna ospatzeko. Antolatzaileek adierazo ebenez, bake eta adiskidetzeari lotutako kontuak “hainbat bihotzetan osatu barik dagoan zauria eta kristau alkarteari egiten jakon interpelazinoa da oraindik be” eta horrexegatik gai horren inguruan egin da jardunaldia. Biktima bik, Mari Carmen Hernandez (J.M. Pedrosaren alarguna) eta Ivan Ramos (Maite Torranoren semea), euren lekukotasuna adierazo eben antolatutako tailerretan.

Hainbat jarduera antolatu zan eta danek, alkarteko txiki eta handiek, parte hartzeko aukera izan eben. “Sen solidario eta adiskidetzailea suspertzeko” helburuagaz antolatu ziran lekukotasunen tailerrak, biktimei entzuteak, azken batean, “axolagabekeria eta isiltasuna gainditzea” dakar eta “bihotz-barritzeari bidea” zabaltzen deutso.

Gazteenek pelikula ikusi eben eta, ostean, jarduera garatu. “Gaztegarri I” Pastoral Barrutiko gazteen taldeak standa ipini eban ekainaren 29tik uztailaren 8ra Ceutan ospatuko dan lan-kanpamenturako.

Ordu batean, Eukaristia ospatu zan Kerman Lopez lurraldeko bikarioa buzu zala eta, amaitzeko, kopau bat hartu eben.