Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bikario Nagusi barria izendatzeko azterraldia Eleizbarrutian

created by Urtarrilaren 12an ekingo jako lehenengo aldiari |
|   Komunikazinoa

Datorren barikuz, urtarrilak 12, Eleizbarrutiko Bikario Nagusi barria izendateko azterraldiaren lehenengo aldiari ekingo jako. Egun horretan, materialak bialduko dira aitatutako azterraldi horretan parte hartuko daben eleizbarrutiko estamentu guztietara.

Gotzainak deituta, hamar urtez lurraldeko gotzain Bikario lez eta hamabi urtez Bikario Nagusi lez, Eleizbarrutian gobernu-eginkizunetan hogeta bi urte emon ondoren, Bikario Nagusi ministerioan erreleboa eskatzeko borondatea adierazo dauan Angel Maria Unzuetaren lekua hartuko dauan Bikario Nagusi barria aukeratzeko prozesuari hasiera emongo jako Eleizbarrutian. Felix Maria Alonso beste Bikario Nagusiak karguan jarraitukod dau.

Eleizbarrutiko edozein alde eta ekintzatan gotzain izendapenagaz abade ministerioan jardunean diharduen hogeita hamar urtetik gorako Eleizbarrutiko abade guztiak (sekular zein erlijioso) proposatu daitekez Bikario Nagusi izateko.

Bikario Nagusi izateko izenen proposamenak Eleizbarrutiko hiru erakundeen bidez -abade, lekaide eta lekaimeak eta laikoak- aurkeztuko jakoz Eleizbarrutiko Gotzainak izendatu dauan eta Juan Manuel Seco Jn.ak (Gotzaitegiko Idazkari Nagusia), Felix Maria Alonso Jn.ak (Bikario Nagusia, gai honetan Kuriako Kantzelari lez jardunez), eta Luis Alberto Loyo Jn.ak (Kontsultoreen Kolegioko Idazkaria) osatzen daben Azterraldirako Batzordeari. Biziera kontsakratuari dagokionez, Batzordeak Erlijiosoen Kontseiluaren laguntza izango dau.

Azterraldiko egutegia

(1. ALDIA)

Urtarrilak 12 1.go aldirako lagungarriak bialdu

Otsailak 5 Erantzunak jasotzeko azken eguna (14:00ak arte)

Otsailak 12 Botoak zenbatu eta emaitzak Gotzainari aurkeztu

(2. ALDIA)

Otsailak 21 Lagungarriak bialdu

Martxoak 22 Erantzunak jasotzeko azken eguna (14:00ak arte)

Martxoak 23 Botoak zenbatu eta emaitzak Gotzainari aurkeztu

 

 

Hamabi urtez Bikario Nagusi lanetan jardun dauan Angel Mari Unzuetak erreleboa eskatu dau ministerioan