Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

“Bidezkoa da ni kartzelan sartzea, merezi dodan zigorrik arinena”

created by Preso baten lekukotasuna |
|   Komunikazinoa

Horixe idatzi eban preso batek Euskadiko kartzela batean orain dala bost urte. Lekukotasun hori eta beste hainbat jasoko dira, itxaropenez betetako kontaketa erara, Bilboko Eleizbarrutiek, Caritasek eta komunikabideetarko sailak martxan jarridaben ekimenaren bitartez. Kartzeletan laguntzaile lez jarduten daben Kartzela Pastoraltzarako kideek gutun bidez jaso eben idazkian, besteak beste, hauxe irakurri daiteke: “Jainkoarekiko adiskidetasuna berreskuratu dot eta horri esker, hobeto aurre egiten deutset jasandako gorabehera guztiei”.

Bizi-eta fede-lekukotasunari hasiera emoteko, esaldi borobila agertzen da: bere buruko “zoritxarreko zulo baltzak” familia, ingurua eta bere bizitza suntsitzera eroan ebala autortzen dau. “Bost urte igaro dira, eta oraindik ez naz burugabekeria hari erantzuteko gauza”, dino presoak.

Gutunean, dana dala, itxaropenari be atea zabaltzen jako, “une makalak igarota”, apurka-apurka adiskidetu egin dalako barriro be Jainkoarekin eta, horrek indarra emoten deutsalako “jasandako hainbeste gorabeherari aurre egiteko”.

Preso honen esanetan, kartzelan “inork ez du autortzen sinisten dauanik” eta, halanda be, “ziega gehienetan, leku nabarmenean”, Jesusen eta Ama Birjinaren eta “santuren baten” irudiak dagoz.