Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

‘Bide barriak’ arakatuz ekingo deutso kursoari Eleizbarrutiak

created by Irailaren 20, 21 eta 22an ospatuko da ‘Goazen19’ |
|   Komunikazinoa

Irailaren 20, 21 eta 22an emango jako hasiera ofiziala Bilboko Eleizbarrutiko pastoral ekiturteari. Orain dala sei urte kursoari emoteko martxan jarri zan ekimena barrituta dator aurton. ‘Gaurtik gerora. Nuevos caminos’ goiburuak berak erakusten deuskuz ‘Goazen 19’ dalakoaren nondik norakoak. Formatu barriaren alde egingo da, ikuspuntu itxaropentsuari eutsiz eta “etorkizunari begira hainbat erronka” jasoz.

Hiru egunez ospatuko da ‘Goazen 19’. Irailaren 20an, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian alkartuko dira Eleizbarrutiko Bikaritza guztietako lagunak arratsaldek seietatik zortzietara. “Lehenengo egun horretan –ekimena prestatzeko ardurea dauan batzordetik dinoenez- une bi bereiziko dira. Hainbat hizlarik Bizkaiko Eleizak aurrez aurre dituan erronkeak aitatuko dabez lehenengo eta, ondoren, lagun baten eskutik hausnarketa orokorragoa sustatuko da entzuleen artean”.

Irailaren 21ean, zapatuz, topaketa goizeko hamarretan hasi eta eguerdiko ordu batean amaituko da. Gotzainak otoitzaldiaren barruan esku-hartuko dau eta gero bertaratutakoak taldeka banatuko dira ‘world café’ erara jarduteko. Dinamika honen onurez galdetzean Carlos Bargos batzordeko kideak azaldu dauanez, “bezperan gaiak aurkeztu dabezan personei horreek garatzeko aukera emon gura jake eta, orokorrean partaideei mahai gainean jarritako gaien inguruan hausnartzeko bidea eskaini”. Batzordeko kide diran Blanca Villanueva eta Esther Cresporen esanetan, “gero ‘Goazen’ ekimenaren ebaluaketarako galdeketetan gehien agertzen zan kexa dinamikari buruzkoa zan, jentearen ustez ez zalako malgua eta aukera gutxi egoalako talde baten baino gehiagotan parte hartzeko”.

Ospakizuna irailaren 22an, domekaz

Alkarteetan egingo dan kurso hasierako ospakizunak emongo deutse amaiera jarduerei. Batzordean dagozan Javi Oñate eta Alex Alonso abadeek prestatuko dabe ospakizun hori, Komunikabideetarako Sailaren laguntzagaz.

‘Goazen 19’ ekimenaren prestaketakaz emongo deutso amaiera bere lanari Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko V. Egitasmoaren Batzortde Teknikoak, kurso barrian batzorde barria eratuko dalako, honako hau be Bikaritza Nagusiak koordinatuko daualarik.

Gaztelugatxeko san Joan. Argazkia: Bilboko Gotzaitegia