Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bezperako mezea Gernikan, leku mugatuakaz

created by Gotzaina, on Mario Izeta, buru dala |
|   Komunikazinoa

Ohiko meza ospakizuna eta Salbeagaz hasten dira Gernikako San Roke jaiak urtero. 2020ko jaiak bertan behera geratu diran arren COVID-19a dala-ta, bihar bezpera eguneko ohiturazko ospakizun erlijiosoa egin egingo da. Arratsaldeko zazpi ta erdietan, gotzaina buru dala, ospatuko da mezea. Andra Mari parrokiako koruak, kide mugatu batzukaz abestuko dau mezatan eta amaierako Salbean. Eleizan leku mugatuak egongo dira. Etorri ahala eleizara sartuko da jentea tokiak bete arte.

Gernikako jaietako bezperako ohiturazko mezea eta Salbea bihar ospatuko dira baina osasun egoerea dala-ta `formato txikiagoan´. Koruko partaide gitxiago egongo da eta mezatan be lekuak mugatuta egongo dira.

Mezak grabauta konfinamentutik

Konfinamentua hasi zanetik eta eleizetan ospakizun publikoak bertan behera itxi behar izan ziranetik, Gernikako Carlos Olabarri eta Jesus Llarena abadeek mezak grabetan izan dabez gero Oizmendi Telebistatik emititzeko. Oraindino be jente nagusi askok bildurra dauka mezatara joateko, beraz, zerbitzua emoten jarraitzen dabe sinisdunek etxetik ospatu daien. Hurrengo meza emonkizuna astelehenean, abuztuak 17an izango da, arratsaldeko 16:00retan, 18:00retan eta 22etan.

Jesus Llarena eta Carlos Olabarri abadeak Andra Marin astero grabeten daben mezea ospatzen