Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bertan behera geratu dira Aste Santuko ekitaldi publikoak Bilboko Eleizbarrutian

|   Komunikazinoa

Bigarren urtez jarraian, eta osasun egoera kontuan hartuta, prebentzinoa eta segurtasuna lehenetsiz, Bilboko Eleizbarrutiak bertan behera itzi ditu Aste Santuko ekitaldi publiko guztiak. On Mario Izeta gotzainak alarma egoera agindu zanean ezarri ebazan osasun neurriak indarrean dagoz gaur egun be Bizkaiko Eleizan, “edozein talde, mobimentu edo eleiz taldeko arduradunei aparteko jagoletza” eskaintzen jakelarik, Luis Alberto Loyo Kofradien Eleizbarrutiko Kontsiliarioak kaleratu dauan oharrean azaltzen dauanez. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzain administratzaileagaz hitz egin ondoren eta “zuhurtziaz” jokatzeko, “bertan behera geratzen dira kultu-ekintza guztiak” kalean, hau da, “jentea pilatu daikien eta osasun arloko agintariek ezarritako tarte eta segurtasun neurriak gordetea gatx egiten daben prozesinoak eta irudien lekualdatzea”. Egoera hau kontuan hartuta, Bilboko kofradiek jardueren egitaraua egokitzen dihardue eta, besteak beste, ez dabe pausoen prozesinorik egingo kalean.

Oharrean esaten danez, erabagi honek “ez deusku galarazten, ez kofradietako kideei, ez gainerako kristau fededunoi, aldi bereziki sendo eta berezi honetan gure fedea ospatzea” eta horretarako dei egiten dau kontsiliarioak.

Amaieran, aldihau “itxaropenez eta konfiantzaz” bizitzeko deia egiten da.

Oharra osorik, hemen.

www.bizkeliza.org/fileadmin/user_upload/Supresion_de_procesiones_2021.pdf

 

 

Aste Santua Lekeition (Argazkia. Bilboko Elizbarrutia)