Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bertan behera geratu dira Agate Deuna eta San Blas egunetako erromeriak

created by Otsailaren 2an, Biziera Sagaratuaren eguneko Eukaristia be ez da ospatuko |
|   Komunikazinoa

Pandemiak eragindako egoera dala-eta, aurton ezin izango da otsailaren hasierako hainbat jarduera ospatu. Orain dala egun batzuk web orrialde honetan jakinarazo genduanez, Bilbon bertan behera geratu ziran San Blas kordoien bedeinkapenak Bilboko San Nikolas parrokian. Gehiago jakiteko, hemen. Agate Deunaren egunari dagokionez, bertan behera geratu dira ermitan ospatzen diran mezak, datorren domekaz, urtarrilak 31n, otsailaren 5ean, Agate Deunaren egunez, eta otsailaren 7an –domekaz- jente-pilaketarik egon ez daiten. Ohiko produktuak saltzeko posturik be ez dabe jarriko. Abadiñon be bertan geratu dira jarduera guztiak eta feria.

Barakaldoko udalak bertan behera itzi dau Arroletza mendirako igoeran egiten dan erromeria eta mezarik be ez da ospatuko ermitan, Agate Deunaren egunaren inguruan aurreko domekan, Agate Deunaren egunean bertan eta hurrengo domekan izaten diran jente-pilaketak saihesteko. Egun horretan, jentea oinez joaten da ermitara eta Doneari bisita egiten deutse, baina aurton itxita egongo da eta ezin izango da inor sartu.

Abadiñon ez da ekitaldirik egingo San Blas egunez

Abadiñoko herritarrek jai izango dabe San Blas egunez, San Trokaz zaindariaren eguna –maiatzak 15- domeka dalako. Baina otsailaren 3a –eguaztena- jaiegun izan arren herrian, pandemiak ospakizun guztiak galaraziko deutsez, ekitaldi guztiak eta feria bertan behera geratu diralako.

Biziera Sagaratuaren eguneko Eukaristia be ez da ospatuko

Datorren otsailaren 2an, Biziera Sagaratuaren Munduko Eguna ospatuko da, aurton, “biziera sagaratua, senidetasun-parabola mundu zaurituan” goiburuaren haritik. Urtero ospatzen dan Eukaristia aurton bertan behera geratu da. Egun horretarako lagungarriak: hemen.