Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bermeoko galarrenan hildakoen aldeko kanpai-hotsak gaur

created by Santa Eufemia elizatik, gaur gaueko 21etan |
|   Komunikazinoa

Gaur, abuztuak 12, Ondarroa, Elantxobe eta Bermeok 1912ko galernearen urtemugea gogoratuko dabe. 143 arrantzale hil ziran egun triste hartan eta gehientsuenak, 116, bermeotarrak izan ziran. Santa Eufemiako elizan kanpaiak joko dabez "hildakoen, alargunen eta umezurtzen" alde parrokiako Aintzane Mugikak adierazo dauanez. Batelen prozesino isila gaueko 21etan egingo da kanpai-hotsak entzuten diran bitartean.

Aintzane Mugikagaz batera Jesus Revuelta be izango da Santa Eufemiako kanpai dorrean prozesino isila egiten dan bitartean.

Dirua Kolokosorako (Kongo)

Bestalde, Juanjo Elezkano Bermeoko abadeak jakitera emon dau zenbat diru batu daben aurreko abuztuaren 9an amaitu zan Nazioarteko Musika Astean Andra Mari parrokian. Kontzertuak doakoak dira baina diru batzea egiten da alkartasun proiektuetarako. Azken urteetan, Kongorako. Guztira 740,52 euro izan dira, "baina beste kontzertu batzuetan be Karmeldarrak Kolokoson emakumeentzat dauken harrera lekurako diru batzeak egin doguzanez, guztira, 921,09 euro emongo deutsaguez monjei euren proiektuaren mesedetan".