Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

"Begoñara igotea bizitzaren misterioaren leihoa zabaltzea da"

created by Jose Luis Atxotegi goizeko lauretako meza burua izango da |
|   Komunikazinoa

Gaur arratsaldean eta bihar, abuztuaren 15a goizaldetik aurrera milazak lagun joango da Begoñako santutegira Andra Mariaren eguna ospatzera. Askok eta askok erromesaldia egingo dabe goizaldean urtenda eta goizeko lehenengo orduan ospatuko dan mezatara, lauretakora joango dira. Jose Luis Atxotegi abadea azken urteetan mezarik goiztiarrenean egoten da. Dino Bizkaia osoko eta inguruko herri askotatik datozela, baita Burgosetik be. "Talde bat Villarcayotik etorten da". Bere eretxian askorentzat guztiz sinbolikoa da Artaganeko muinoan dagoan santutegira joatea. "Goizaldeko mezatan errespetua eta debozinoa igarten dira".

Santutegia zabalik egongo da gau osoan Begoñako Anaidiak zainduta. On Joseba Segura gotzain laguntzailea izango da meza burua bihar goizeko bederatzietako ospakizunean. On Mario Izeta gotzaina hamabietako Meza Nagusiaren buru izango da. Gaur arratsaldean ganera, Gernikako Andra Mari eta San Roke jaietako hasieran egongo dan eukaristian izango da, zazpi ta erdietan. Elizkizuna amaitzerakoan, Hilarion Eslavaren Salbea abestuko dau `Andra Mari´ abesbatzak.

Begoñako Ama Ibiltaria, Bilboko itsasadarretik gaur

Begoñako Kofradiaren V. mendeurreneko ekitaldien barruan gaur `Amatxu Ibiltaria´-ren itsasadarretik zeharreko prozesinoa egingo da. Goizeko 12:30etan urtengo dau Santurtziko portutik Bilborantza. Ibiltaldian on Joseba Segura gotzain laguntzaileak be hartuko dau parte. Ekitaldia 11etan hasiko da Santurtziko Gernika plazan, handik San Jorge eleizara eroango dabe irudia ospakizun bat egiteko bertan. Kalerik kale porturaino eroango dabe eta handik urtengo dau Bilborantz. Uriburura 14ak aldera helduko da. Prozesinoan San Nikolas eleizaraino eroango dabe eta ohorezko aurreskua dantzatu ondoren Pausoen Museora bihurtuko dabe, ohi egoten dan tokira.

Begoña aurreko urte bateko ospakizun baten