Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Begoñako basilika prest jairik ez ohikoena ospatzeko

created by Gaur bezperako mezea ospatuko da arratsaldeko 19retan |
|   Komunikazinoa

Gaur Amabirjinaren egunari begira Begoñan ospatuko diran zortzi mezen arteko lehenengoa egongo da arratsaldeko zazpiretan. Biharko lehenenengoa goizeko seiretan izango da, on Joseba Segura gotzain laguntzailea burua dala. Biharko Meza Nagusia, on Mario Izeta gotzaina buru dala ospatuko dana, beteta dago dagoeneko. Goizeko 10etakorako be ez dago lekurik. Gainontzeko mezetan izena emoteko epea zabalik dago oraindino be webgune honetan. Bihar, toki batzuk libre geratuko balira, aldez aurretik nortasun agiria erakutsita sartu ahal izango da, beti be, leku guztiak bete arte. Meza guztiak zuzenean eskainiko dira bertotikk.

Begoñako santutegian bihar ordu birik behin egongo dira mezak goizeko serietan hasita Andra Mari eguna ospatzeko. Mezatara ez doazenentzat lekua atarian egokituko da, iledan Amatxu agurtu ahal izateko. Neurri bereziak hartu dira aurton COVID-19a dala-ta parrokiak, udalak eta Begoñako Anaidiak izan daben kolaborazinoari esker.

Begoñako Anaidia

Begoñako Anaidiak urteak daroaz parrokiagaz kolaboratzen eta aurton edizino berezia ospatuko dan honetan be euren laguntzea eskainiko dabe modu askotara. Bestalde, informazino etxola bat eukiko dabe zabalduta santutegiaren inguruetan ohiko Gabonetako loteria saltzeko. Euren bulegoa zabalik egongo da gaur eta bihar edozein informazino jaso gura daben guztientzat. (Begoñako Amabirjina, 10)

 

 

Begoñako basilika goizaldean (Iñaki Gonzalezen argazkia)