Mesedetako Misiolarien alkarteak askotariko ekitaldi eta batzarrak antolatzen ditu urtean zehar eta asko eta asko Berrizko etxean garatzen dabe. Bizi dogun osasun egoeraren eraginez, oraingoan online formatuan antolatu behar izan dabe jarduera hau. Hizlari bakotxak bere “covid-19aren osteko munduari begirada sinisteduna” eskainiko deutso, Patxi Alvarez de los Mozosek “begirada orokor eta estrukturala”, Alicia Susok “begirada gizarte ahuleziatik” eta Ana Berrizbeitiak “begirada fede eta teologiatik”.
Ekitaldi honetan parte hartzeko, Ana Isabel Glez. Diezegaz hartu-emonean jarri (anaimmb@gmail.com - 696 520 297) eta 5 euro ordaindu behar dira.