Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bazenkian erramuen errautsa Hausterre egunez erabiliko dana?

created by Birsortzeko garaia |
|   Komunikazinoa

Bihar, Erramu-domeka, fededunek ereinotz edo erramu adarrak eroango dabez eleizetara bedeinkatzera. Honeek erre ondoren atara daiten hautsa erabiliko da datorren urteko Hausterre egunez. Ospakizun honegaz emongo jako hasiera Aste Santuko liturgia aldiari Eleizbarrutian. On Mario Izeta gotzaina buru izango da Santiago Katedralean ospatuko diran eleizkizunetan.

Bihar emongo deutsagu hasiera Aste Santuari Erramu-domeka ospatuz. On Mario Izeta gotzainak apiril honetan Eleizbarrutiari zuzendu deutsan mezuan gogoratu dauanez, “Jesus Jerusalemen sartuko da behin betiko Pazkoa ospatzeko” eta “Jesusek gure etxeetan be apal-apal sartu gura dau”.

Ospakizunak katedralean, On Mario Izeta buru dala

Bihar, apirilak 14, Erramu-domeka, gotzaina buru izango da eguerdiko 12:00etan Meza Nagusian eta Erramuen bedeinkapenean. Eguen Santuz, apirilak 18, goizeko 11:00etan ospatuko dan Krisma-mezan buru izango da eta baita arratsaldeko 18:00etako Jaunaren Afariko Mezan be. Apirilaren 19an, Bariku Santuz, Nekaldiaren ospakizunean izango da buru 18:00etan; Zapatu Santuz, Pazko Gaubeilan, 22:30etan eta Pazko Egunez, Pontifize Mezan, 12:00etan eta bedeinkapen apostolikoa emongo dau parkamen osoagaz.

Ereinotza loran