Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bazenkian Bilbon Lourdesko Amari eskainitako parrokia dagoana?

created by Bihar, Gaixoaren Munduko Eguna |
|   Komunikazinoa

Bihar, otsailak 11, Lourdesko Amaren eguna, familia meza ospatuko da 13:00an Eleizbarrutian santa honen izenpean dagoan parrokia bakarrean, San Adrian auzoan. Oraingo eleiza honen jatorrian San Adrian ermita izan zana dago eta erantsitako lokaletan akademia bat be egon zan bere sasoian, lehenengo ikasketak amaitzen ebezan gazteek urtenbide profesionala izan eien.

Eleizak bihar ospatuko dauan gaixoen munduko egunean, Eukaristia ospatuko da 13:00ean Lourdesko Amari eskainitako San Adrian auzoko eleizan. Gotzaina, bere aldetik, buru izango da katedralean arratsaldeko 19:00etan ospatuko dan Eukaristian.

Aita Santuak egun honetarako idatzi dauan mezuan, “parrokia alkarteetan zein arreta-etxe bikainetan” Osasun Pastoraltzatik egiten dan lanari dagokion balioa autortu deutso.

Eleizbarrutiko Osasun Pastoraltzari dagokionez, 650 boluntario inguruk laguntza eta arreta eskaintzen deutse 4.000 gaixo ingururi Bizkaiko bost ospitale publikoetan.

Lourdesko Hospitalitatea

Pablo Garamendi da Lourdesko Hospitalitateko presidentea. Fededunen alkarte honek, urteak daroaz osasunaren munduan laguntasuna emoten. Presidentearen esanetan, 300 boluntario inguruk laguntzen dau urtero Hospitalitatean. Besteak beste, erromesaldiak egiten dabez gaixoakaz. Hurrengo hitzordua martxoaren 10ean izango da eta orduan Covadongako Santutegira eta Liebanako Santo Toribio Monasteriora joango dira erromes, euron urte santuak ospatzeko.

 

 

Lourdesko Ama eta San Adrian eleiza