Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Basaurin, mahai-ingurua eta bilkura lan duinaren alde

created by Atzo arratsaldez ospatu zan |
|   Komunikazinoa

San Fausto-Basauri Pastoral Barrutia osatzen daben bost parrokiek lan duinaren aldeko hainbat jarduera ospatu dau aldarrikapen hori egiteko jardunaldia ospatu dan astean. Atzo, hain zuzen be, mahai-ingurua ospatu zan, hainbat arlotako langileen –esate baterako, herriko lorazainena edo itunpeko irakaskuntzako irakasleena- egoera aurkeztuz.

Jose Luis Iglesias Meilan abadearen esanetan, San Fausto-Basauri Pastoral Barrutian, kurso honetako kanpainaren barruan, antolatzaileek 'Jesusek lez sentitu’ goiburua aukeratu eben jarduera honetarako, “hitzarmen kolektiboa barritu gura daben langileen eretxi eta sentipenak” ezagutu eta eurakaz bat egiteko.

Mahai-ingurua amaitzeaz batera, zeinu publikoa egin zan San Pedro plazan, gizalegezko lanaren aldeko Eleiza agertzera emonez.

Bilkura Basauriko San Pedro plazan