Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Basauriko parrokiak baltzez jantziko dira gaur pobreziaren kolorea erakusteko

created by San Fausto Pastoral Barrutiak `Beltzez noa´ tailerra antolatu dau |
|   Komunikazinoa

Bilboko Elizbarrutiko Alkartasun Zeinuaren bigarren jardunaldia ospatuko da gaur San Faustoko Pastoral Barrutian. Bertako San Pedro eleizaren inguru-marietan antolatu dira goizeko tailerrak eta ondorengo bazkaria, herriko Colegio San Jose Ikastetxean. 12etarako dago jentea deituta eleizara, bertan Lapiko Catering bergizarteratzeko enpreseak antolatutako gosaria egongo da parte hartzaile guztientzat beren-beregi jarritako topalekuan. Atarian, baltzez jantzitako batzuk egongo dira, bertako parrokietako kideak dira:Pobrezia egoerak ikustarazteko kamiseta baltzak eroango dabez soinean.

Alkarte abegikorrak, munduko janariak, topaketaren kultura, botere dinamikak eta musika tailerra dira gaur goizean San Pedro eleizearen inguruan egingo diran topalekuen izenburu tentagarriak. Honeek ez eze, tailer iraunkor batzuk be egongo dira: gorren hizkuntza ikastekoa eta umeentzako jolasena, hain zuzen. Behin tailerrak amaituta bakotxetik ataratako itxaropen mezuak itxiko dira altare inguruetan. Ondorengo bazkarira joateko kalejirea egingo da herriko txistulariekin.

Bazkaria Colegio San Jose Ikastetxean izango da. Bertan izena emon daben 300 lagun baino gehiagok alkarragaz otordu bateratua egin eta gero, Zeinua egingo dabe. Lehenago Jose Serna Andres idazleak idatzitako `Itxaropena´ otoitza irakurriko dabe. Otoitza hemen.

Zeinuan atzo gazteek egin eben modura, led kandelak piztuko dira pobreziari itxaropen argia emoteko asmoz.