Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bariku honetan, Basilikan, Ezkontzako Urrezko eta Zilarrezko Ezteguen XXVI. ekitaldia

|   Komunikazinoa

Datorren barikuan, maiatzak 26, ezkontzako urrezko eta zilarrezko ezteguen XXVI. ekitaldia ospatuko da Begoñako basilikan. Eukaristian On Ricardo Blázquez izango da buru eta, pozezko giroan, senar-emazteek eskerrak emongo deutsoez Jaungoikoari eta maitasunezko konpromisoa erakutsiko dabe. Arratsaldeko zortzietan hasiko dan elizkizun honetarako, aparteko deia egiten jake 1956 edo 1981. urteetan ezkondutakoei eta baita euren senide eta lagunei ere.

     Hain zuzen ere, orain euren zilarrezko ezteguak ospatzen dabezanak ezkondu ziran urtean -1981- hasi ziran ospakizun hau egiten, eta bostehun senar-emazte inguru ere batu izan da basilikan elizkizun horretan. Antolatzaileek arazoak izan dabez aurten deialdia egiterakoan, datuen babesari buruzko legearen eraginez, ezin izan dabelako gutun pertsonalizaturik bialdu beste batzuetan lez eta horregaitik alkarteen esku itzi dabe egiteko hori.
     Alkarraldi honen helburua betikoa da, testigantza emotea: familia bizitzan arazoak izaten badira ere, ezkontzako maitasun eta leialtasuna iraunkorra dala eta horreek egunero landu behar dirala alkarbizitzak eskaintzen dituan baliabide guztiak erabiliz.