Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Barakaldoko familien eskolak eskola-eremuko hartu-emonak aztertuko ditu

created by Bihar, barikua, 19:00etan, Itxaropena parrokian |
|   Komunikazinoa

Bihar –otsailak 14, barikua- familien eskolaren ekitaldi barria ospatuko da Barakaldon. Oraingoan, eskola-eremuko hartu-emonen gaia landuko dabe. Sonia Vegas arduradunetako baten esanetan, “eskola-jazarpenaren askotariko elementuak ezagutuz eta aztertuz, arazoari aurre hartu eta etxetik eta familietatik eraginkortasun handiagoz aurre egingo deutsegu eskola-eremuan gertatu daitekezan egoera honeei”. Barakaldo Pastoral Barrutiko familien eskolako kide diran profesinoak bik –psikologoa eta irakaslea- zuzenduko dabe saioa.

Familien eskolaren egitasmoa orain dala urte bi sortu zan, parrokietara hurreratzen diran familiei laguntasuna emoteko. Hainbat saiotan, beste hainbat gai landu izan dabe, esate baterako: positiboan hezi eta familietan izan daitekezan indarkeriazko joakerak prebenitu eta eroera horreei aurre egiteko argibideak eskaini.

Arratsaldeko zazpietan hasiko da biharko saioa Itxaropena parrokian eta ordubete inguruko iraupena izango dau. Gura daben guztiek parte hartu daikie eta haurtzaindegia eskainiko dabe.