Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bakearen aldeko otoitzaldia II. bikaritzan

|   Komunikazinoa

Goienkarterrietako parrokia alkarteek (II. bikaritza), bakearen aldeko otoitzaldia ospatu dabe bihar, urtarrilak 1, ospatuko dan Bakearen aldeko Munduko Otoitz Egunari lotuta. Hamar urtetik gora daroez bikaritzako parrokiek “Bakearen alde otoitz egin” deialdiari erantzunez eta ekitaldi honetan, osasun murrizketen eraginez, leku jakin batean batzerik izan ez badabe be, etxetik bat egin eben otoitzean atzo, abenduak 30, arratsaldeko zazpietan, Frantzisko aita santuak bakearen aldeko jardunaldirako proposatu dauan mezua ardaztzat hartuz: Zainketaren kultura bakerako bide lez”.

Ana Isabel Valle II. bikaritzako kideak amaieran adierazo ebanez, “deialdia jaso dogu bakearen alde asko egin daikegula jabetu gaitezan”. Deialdi horretan, leku egokia atontzeko, giro nasaia sortzeko, lagungarriak eskura izateko eta abesti berak kantatzeko eskatzen jaken partaideei. Valleren esanetan, “otoitz egiteko lagungarri dan beste hainbat zeinu be erabili dogu: jaiotza edo Ume Jesus, kandela, Biblia edo Ebanjelioa. Jesusek gura eban Eleizak ezinbestekoa dau alkarte topaketa. Ezin izan gara danok leku batean batu, baina bihotzez alkartuta egon gara, eta alkarren ondoan sentitu, bat eginik bakearen alde otoitz egiteko”. Amaieran, lagun bakotxak bere txokotik argazkia bialdu eban eta holan osatu da honako honegaz batera ikusi daiteken argazkien bilduma.

Partaideek argazkia bialdu eben etxetik