Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Ba al dakizu zertarako izango dan gaur Opil Solidarioan batuko dan dirua?

|   Komunikazinoa

Caritaseko umeen progragrametara bideratuko da, batez be, arrakala digitala deritxona gitxitzera. Pertsona eta familia ugari dira pandemia egoera honetan balidabide digital eskasakaz bizi diranak. Kontuan hartuta hurruntze sozialak internet erabilteko preminea areagotu dauala, garrantzisua da digitalizazinoa etxerik gehientsuenetara zabaltzea. Ganera, umeek klase asko on line jarraitu behar dabez eta hezkuntzea guztiz garrantzitsua da pobreziatik urten ahal izateko. Beraz, gaur batzen dan dirua horretarako izango da.

Opil Solidarioan aurton etxetik be hartu leike parte euro baten truke opil zatia erosiz. Informazino guztia www.opilsolidarioabilbo.org webgunean.