Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Azterraldiko aldi barria VI. EEEaren prestaketan diharduen 300 taldeentzat

created by Proposizio-aldiari ekingo jako |
|   Komunikazinoa

Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren prestaketaren barruan, proposizio-aldiari ekingo jako. Oraingoan, hausnarketan parte hartzen diharduen 3.000 inguru lagunek galdeketan barriari erantzun beharko deutse aste honetan bertan jasoko daben laburpena kontuan hartuta. Aldi barri honi urtarrilaren 15ean, eguaztena, emongo jako hasiera eta datorren otsailaren 14ra arte iraungo dau. Hilebete honetan, Gotzain Kontseiluak prozesuan parte hartzen diharduen 300 taldeei egiten deutsen hirugarren galdeketari erantzun behar izango jako.

Prozesuan parte hartzen diharduen taldeek hirugarren galdeketa honi emondako erantzunakaz emaitzen txostena prestatuko da, lehenengo aldi bien laburpen erara, eta Abade Kontseiluari eta Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluari aurkeztuko jake 2020ko otsailean eta martxoan ospatuko dabezan saioetan.

Otsailaren 14ra arte

Datorren eguaztenez, urtarrilak 15, arloka banatutako txostenak partaide guztien esku jarriko dira, lehenengo galdeketa bietan hitzez hitz jasotako erantzunakaz. Horri hiru galdera gehituko jakoz, lurralde eta erakundeetan egitasmo barriaren lehentasunak zehazteko testuingurua ahalbideratzeko. Galdera honeen erantzunak otsailaren 14a baino lehen bialdu beharko dira.

Joan dan barikuz, urtarrilak 10, batzartu zan Batzorde Teknikoak Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoa prestatzeko hausnarketa-prozesuko “partaidetza zabala” nabarmendu eban. Era berean, Batzordetik azaldu dabenez, partaideei itzuliko jaken laburpenak “ez ditu egindako kontsulta guztien emaitzak jasoten, bakarrik webera igo izan diran agiriak baino”, baina jakin badakie egon izan dala bestelako topaketatik be “parrokietan, taldeetan edo domeketan mezetara joaten diranen artean eta eremu horreetan be aztertu dabez lagungarriak”.

Joan dan barikuko batzarra