Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Autofinantzaketa eta gardentasuna, giltzarriak eleizbarrutiko ekonomian

created by Gotzainaren batzarra ekonomia arloko boluntarioakaz |
|   Komunikazinoa

Kuriako eta Bizkaiko parrokietako ekonomia arloko boluntarioak batzartu ziran atzo Gotzainagaz. On Mario Izeta gotzainaren esanetan, Eleizak erantzukizun handia dau, hain zuzen be, “hainbeste belaunaldik pastoral helburuetarako emon daben” ondarea administratzea. Boluntarioen aurrean adierazo ebanez, ezinbestekoa da autofinantzaketara heltzea eta gardenak izatea, “ez dogulako ezkutatzeko ezer”.

Bizkaiko parrokietako ekonomia arloko boluntarioen batzarrean, 2016ko ekitaldiari dagokion informazino ekonomikoa emon zan.

Jose Mari Ziarrusta eleizbarrutiko gerenteak nabarmendu ebanez, jasotako baliabide gehienak fededunen ekarpenetatik etorri dira eta %44a gizarte-karidade arloko jardueretarako izan da.

Atzoko batzarrean beste kontu batzuen inguruan be jardun eben, esate baterako: boluntarioen sarea ezartzeko aukera edo Eleizbarrutian ezartzen ari diran programa informatiko bakarra.

Gotzaina atzoko batzarrean