Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Aurton, Zornotza-Amorebietan izango da Bake Topaketa

created by Zabalik da tailerretan izena emoteko epea |
|   Komunikazinoa

Hogeta bat urte dira Bizkaiko Eleizeak lehenengo Bake Topaketa antolatu ebanetik. Hiru urtez jarraian, bakearen aldeko erromesaldia egin zan Urkiolako santutegiraino. 1999an, Bilboko Erakustazokan egin zan topaketa; 2001ean, bakearen aldeko eleizbarruti arteko topaketa ospatu zan Armentiako landetan. 2007ko Eleizbarrutiko Alkartasun Zeinua gai honen inguruan garatu zan eta 2012an, hiru euskal eleizbarrutiek Bake eta Adiskidetzearen aldeko otoitzaldia ospatu eben egun berean. Bakearen aldeko azken topaketa biak Gernika-Lumon izan dira eta aurtengoa Zornotza-Amorebietan ospatuko da martxoaren 4an.

Bake Topaketa Zornotza-Amorebietakko karmeldarren parroian eta ikastetxean ospatuko da, igaz Gernika-Lumon ospatu zan bakearen aldeko alkarraldiari jarraipena emoteko asmoagaz. Bake eta adiskidetzearen inguruko Adierazpena prestatu zan han, Bizkaiko Eleizak arlo honetan lehenesten dituan jardunbideak jasoz.

2017ko jardunaldian, hausnarketa eta alkarrizketarako zortzi tailer garatuko dira. Antolatzaileek azaltzen dabenez, “bihotz-barritzearen arloan bi antolatu dira, lau tailer errukian oinarrituta eta beste bi parkamenaren eta bakearen alde heztearen inguruan”.

Otsailaren 27ra arte –astelehenea- zabalik da tailerretan izena emoteko epea. Esteka honetan egin daiteke.

I. Bake Topaketa Urkiolan (1996)