Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Aurton, Bilbon ez da San Blas kordoirik bedeinkatuko

created by El 3 de febrero |
|   Komunikazinoa

San Blas eguna laster izango dala-ta –otsailak 3, eguaztena-, covid-19a pandemiaren eraginez indarrean dagozan osasun-neurriak kontuan hartuta, Alde Zaharra Pastoral Barrutiko (PB) ekipo ministerialak oharra kaleratu dau, Bilboko Bariko San Nikolas parrokian egiten diran bedeinkazino-ohikuneak bertan behera geratzen dirala jakitera emonez. Egun horretan, dana dala, eleiza zabalik egongo da eta fededunek, ordenan eta ezarritako aforoaren arabera, eleizan sartzeko aukera izango dabe goizeko 10:00etatik 13:30etara eta arratsaldeko 17:30etatik 19:00etara.

Arratsaldeko zazpietan Eukaristia ospatuko da, pandemiaren eraginez gaixotu eta hil diran guztien oroimenez.

Luis Alberto Loyo Alde Zaharra PBko parrokoak azaldu dauanez, ezinbestekoa izango da segurtasunaz arduratuko diran boluntarioen jarraibideak kontuan hartzea eta ez da ez kordoirik ez beste ezer bedeinkatuko.

Aurreko ekitaldia