Portugaleteko ekipo ministerialetik azaldu dabenez, Eleizbarrutiko gotzain administratzaileak bihar Portugaleten eban hitzaldia atzeratu egin da eremu gorritik atara arte. Jose Mari Arieta-Araunabeña abadearen esanetan, eleizan berbaldia egiteko baldintzak beteten dira eta egiten dabez ohiko ospakizun eta batzarrak, baina “ekipo ministerialean kontua aztertu ondoren, egokiago jo dogu lagun asko batu leiken topaketarik ez egitea, sasoi honetan, kontu handiz ibili beharra dogu-eta”.
On Joseba Segura gotzainaren berbaldi irekia Garizuma aldian
Eleizbarrutiko gotzain administratzaileak berbaldi irekia eskainiko dau Eleizbarruti osorako, Fratelli tutti. Bost proposamen Garizuma aldiko barrikuntzarako” goiburuaren haritik. Martxoaren 1etik aurrera, web orrialde honetan eskuratu ahal izango da.
Otsailaren 17an, Hausterre egunez, martxan jarriko dan ekimenaren barruan dago berbaldi hau. Aitatutako egun horretan eskainiko dira alkarte eta taldeetan “adiskide eta senidez osatutako alkarte abegitsu” ekimena lantzeko lagungarri eta bitartekoak. Otsailaren 22tik aurrera, astero, bideoak jatsi ahal izango dira Garizuma aldiko berbaldiakaz. Lehenengoa, Imanol Zubero soziologoak eskainiko dau; bigarrena, On Joseba Segura gotzainak; hirugarrenean, gizarte senidetasun eta adiskidetasunari buruzko esperientziak batera jarriko dira. Guzti hau osatzeko, liturgia lagungarriak be eskainiko dira domeketako ospakizunetarako eta otoitz egiteko materiala.