Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Astelehenetik aurrera, errefortzu-eskolak eleizbarrutiko ikastetxeetan

created by Alkarrizketa Nerea Begoña EBI sareko arduradunarekin |
|   Komunikazinoa

Bizi dogun egoera dala-eta, geletara itzultzea normaltasun osoz egingo ez bada be, datorren astelehenen, maiatzak 25, EBI eleizbarrutiko sareko hamasei ikastetxeetako hainbatek jarduerari berrekingo deutso. Laguntza behar eta DBHko laugarren mailan, Batxilergoko lehen eta bigarren mailan eta Lanbide Heziketan dagozan ikasleak ikastetxera joango dira, aldi horreetako gitxieneko helburuak jadesteko eta selektibitate-probarako prestatzeko. Ikastetxeak, alarma egoeraren eraginez itxita egon badira be, sarean ez da eskola-jarduera eta ikasleen heziketa eten. Nerea Begoña EBI sareko arduradunak hainbat zehaztasun emoten dau ikasleek egoera barrira egokitzeko garatu dabezan jardunbideen inguruan eta, batez be, laguntza bako adin txikiko (MENA lez ezagutzen diranak) ikasleak dabezan Otxarkoaga ikastegian arreta jarriz.

Ikastetxe gehienak prest egozan konfinamenduan bizi izan dogun egoera barrirako, “neurri handi batean” digitalizatuta egozalako. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera, dispositibo terminalak eukiezan on-line lan egin ahal izateko. Familiekin plataforma digitalen bidez hartu-emona izateko bidea be bazan. “Beraz, neurri batean, prestatuta gengozan”, dino Nerea Begoñak. Bere esker ona be adierazo gura deutse gurasoei, “euren seme eta alben maisu eta andereño be izan diralako etxean, telelana eta etxean egiteko proposatu deutseguzan jarduerak bateragarri eginez”.

Otxarkoagako ikasleen %71a ordenagailu barik

Otxarkoaga ikastegi berezia da eta bertan gizatalde ahulenekin, etorkinekin jarduten dabe. Beraz, “han, eta gainerako ikastetxeetan, egin genduan lehenengo gauza”, Internet eta dispositibo mobikorrei dagokionez, ikasleek dabezan beharrizanak antzematea izan zan. “Arlo akademikoan jarri dogu arreta, baina ez horretan bakarrik, euren egoeraz be arduratu gura izan dogu”. Otxarkoaga ikastegian, esate baterako, ikasleen %71an ez ebala ez ordenagailurik ez dispositibo mobikorrik konturatu ziran eta, ondorioz, ezin ebela lanik bialdu. “Ikastetxeetan ordenagailuak bilatu doguz eta sareko zentroek eskuzabaltasunez jokatu dabe. Beste alde batetik, hezkuntza sailak txartelak emon deuskuz eta hainbat telefonia-zerbitzuk konexinoez hornitu gaitue”. Kontuan izan behar dogu, ikasle asko eta asko MENA dirala eta beste batzuekin batera ikasten dabela, horregaitik, “askotan, ikasleen laguntzeko bidea ez da bakarrik akademikoa, euren prozesu pertsonalean lagun egitea baino”.

Eleizbarrutiko ikastetxe bateko gela