Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Astekoak, urtarrilaren 11tik 17ra

|   Komunikazinoa

Hainbat hilebeteren ostean, hemen da barriro ‘Astekoak’, astean zehar eleizbarrutiaren web orrialdean argitaratutako barrien laburpena. Urtarrilaren 11tik 17rako aste honetan, besteak beste, albiste izan dira honako honeek: Ander Manterola abadearen eskutik, ‘Alkarren Barri’ aldizkarian idazki erara eta eleizbarrutiaren ‘Youtube’ kanalean bideo erara jasoko dan Baskoniako Atlas Ernogragikoa; Bilbon, San Antonio Abataren egunez eta San Blas egunez ez dala hurrenez hurren ez animalien bedeinkazinorik ez kordoien bedeinkazinorik egingo eta Ziortzako monjeek martxan jarri daben jarduera barria: jantzi liturgikoak diseinatu eta egin. Honako barri honeek eta beste hainbat www.bizkeliza.org eleizbarrutiaren web orrialdean.

Resumen en imágenes de las noticias publicadas en la web durante la semana.