Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Asteburukoak: gazteen erretiroa, Esku Elkartuak erakundearen kanpaina, Irratiaren Nazinoarteko Eguna

|   Komunikazinoa

IV. eta V. Bikaritzetako (Durangaldea, Lea-Artibai, Busturialdea, Galdakao, Orozko) gaztetxo eta gazteen taldeetako pastoral eragile diran 80 gazte inguru alkartu ziran joan dan zapatuz, otsailak 13. “Jesukristo beri gazte” goiburuaren haritik, otoitz eta gogoeta egin dabe Bikaritza horreetako Pastoral Barruti guztietako eskaut eta kristau sarbideko taldeetako kideek. Beste alde batetik, asteburuan ospatu diran mezetan batutako dirua Esku Elkartuak erakundeak sustatzen dituan egitasmoetara zuzenduko da. Zapatuz, gainera, Irratiaren Nazinoarteko Eguna be ospatu zan eta Bizkaia Irratia eta Radio Popular-Herri Irratia eleizbarrutiko hedabideek euren ateak zabaldu ebezan, hainbat esatariri aurpegia jarteko aukera emonez.

Gazteen zapatuko topaketan, Arrigorriaga, Galdakao, Durango eta Elorriotik helarazi ziran gogoeta eta hausnarketak. Jarduerari amaiera emoteko, Pastoral Barrutietako partaide guztiek bat egin eben otoitzean.

Gazteen topaketa