Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Artagan Pastoral Barrutiaren web barrian, basilikaren argazki historikoak

created by Artagan Pastoral Barrutiko barriakaz |
|   Komunikazinoa

Begoñako santutegia, fededunek zein turistek gehien bisitatzen dabezan eleizen artean dagoana, Artagan Pastoral Barrutiari dagokio. Pastoral Barrutiak estreinatu barri dauan web orrialdean, inguruko pastoralgintzan alkarlanean jarduten daben parrokien, kongregazino erlijiosoen, kofradiaren, alkartearen eta ikastolaren barri emoten da luze eta zabal.

Web leku barri honetan, erraz jadetsi daitekez edukinak; gainera, gaur egungo diseinua dauka eta ugaria da material grafikoa be. Atal honetan, besteak beste, basilikaren argazki historikoak eta Ama Birjinari jai nagusietan jartzen jakozan kapen argazkiak jasoten dira.

Web orrialdeko informazinoa euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez eskuratu daiteke eta, besteak beste, domekako orrialdea eta meza-ordutegiak jasoten dira.