Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Arraizpe Pastoral Barrutiko begiraleek ekin deutse lanari

created by Kursoaren hasiera Urduñan |
|   Komunikazinoa

Arraizpe Pastoral Barrutiko (PB) kideak Urduñan alkartu dira asteburu honetan eta bertan hezkuntza taldeetako begiraleen taldeek hasiera emon deutse kursoari, Cristina Barreda gazte eta gaztetxoen arloko Pastoral Barrutiko arduradunak jakitera emon dauanez.

Ebaluaketa, otoitz eta ospakizuna, alkarbizitza eta kurso barriaren programazinoa izan dira asteburuko ardatzak eta Barredaren esanetan, jarduera honen bitartez, “martxan jarri gara egitekoari poztasunez eta zerbitzari-senez ekiteko asmoagaz”. Honako jarduerek, gainera, “batasunean sakontzeko eta kursoan zehar batera jarduteko oinarriak ipinteko aukerak emoten deuskuez”.

Topaketa