Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Argazki-lehiaketa eta mahai- ingurua, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna dala-eta

created by “Etorkin eta errefuxiatuak hartu, babestu, sustatu eta gizarteratu” |
|   Komunikazinoa

Datorren domekaz, urtarrilak 14, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna ospatuko dogu. Aurtengo goiburuak dei egiten deusku, “etorkin eta errefuxiatuak hartu, babestu, sustatu eta gizarteratu” daiguzan. Frantzisko Aita Santuak dinoanez, “bertako bat lez, zuetako bat balitz lez hartuko dozue etorkina eta zeuen burua lez maitatuko, etorkin izan zinien-eta zeuek be Egipton” (Lb 19, 34).

Domekako jardunaldi hau dala-eta, Eukaristia ospatuko da 19:00etan Begoñako Basilikan, on Mario Izeta Eleizbarrutiko Gotzaina buru dala. Eukaristiaren ostean, bertaratutakoek kulturarteko merienda konpartitzeko aukera izango dabe, parrokiako lokaletan.

Aurten, gainera, bada barritasun bat: Karidade eta Zuzentasunerako Eleizbarrutiko Ordezkaritzaren eskutik argazki-lehiaketa ospatuko da, “etorkin eta errefuxiatuei HARRERA EGIN” gaiaren inguruan. Lehiaketara aurkeztutako irudi guztiak basilikan proiektatuko dira 18:00etan, Eukaristiaren aurretik eta sariak banatuko dira irabazleen artean, kasu honetan be parrokiako lokaletan.

Gaur iluntzeko 20:00ak arte aurkeztu daitekez lehiaketarako argazkiak. Umeek, gazteek zein helduek parte hartu daikie. Jarduera honen helburua, bikotxa da: alde batetik, partaideak argazki bidez adierazo daiala beretzat etorkin eta errefuxiatuei harrera egitea zer dan eta, bestetik, prozesu migratzaileetan HARRERAK dauan garrantzia agertzera emon. Lehiaketaren oinarriak.

Mahai-ingurua

Beste alde batetik bihar, eguena, urtarrilak 11, “HARRERA etorkin eta errefuxiatuei” gaiari buruzko mahai-ingurua ospatuko da Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4. Bilbao), 19:30etatik aurrea eta hainbat lekukotasun entzuteko aukera izango da, besteak beste: familia harreragileak eta hartutako persona, Ellacuria egitasmoa, BIZILAGUNAK egitasmoa eta IZEBAK egitasmoa.