Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Amazoniaren inguruko Sinodoa, Bizkaian

|   Komunikazinoa

Atzo, Amazoniaren inguruko Sinodoari hasiera emoteko Meza ospatu eban Aita Santuak. Urriaren 27ra arte iraungo dauan gotzainen batzar nagusi hau hemen zuzenean emoten dihardue. ‘Yan Lur’ Gobernuz Kanpoko Erakundeak Amazoniako egoeraren inguruko ekitaldia ospatu eban atzo Areatzan, Basurtuko kristau alkartearen eskutik. Barri emoteko panelak jarteaz gainera, emonaldi musikalak eskaini ebezan inguru ha agertzera emoteko.

‘Yan Lur’ GKEak urteak daroaz hainbat egitasmo bultzatzen eta basamortutzea, ur-eskasia eta ingurumenaren hondatzea lako arazoei aurre egiteko lanean diharduanakaz alkarlanean jarduten. Josetxu Canibe eleizbarrutiko abade eta misiolaria da erakundearen sortzaile eta ohorezko presidente.

Erakusketa Bilboko Areatzan. (Argazkia: Bilboko Eleizbarrutia)