Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Amazoniako bizitzari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, Deustun

created by Ezohiko Hilebete Misiolaria |
|   Komunikazinoa

Gaur arratsaldeko 18:30etan, “La vida en la Amazonia” dokumentala ikusi ahal izango da Deustuko Unibersidadean. Ondoren, 19:00etan, ospatuko dan mahai-inguruan, Alejandro Labaka eta Ines Arango erlijioso kaputxino misiolarien mezuaren inguruan jardungo dabe, hau da, “behartsuenen eta lurraren zainketaren aldeko presentzia, akonpainamentu eta konpromisoaren” inguruan.

Dokumentalaren emonaldia zein osteko mahai-ingurua, Ezohiko Hilebete Misiolaria dala-eta, gure Elizbarrutian antolatu diran jardueren artean dagoz eta bertan parte hartuko dabe Patxi Alvarez de los Mozos jesuitak, Miguel Angel Cabodevilla misiolari kaputxinoak eta Lily Calderon REPAMeko kide eta pastoral eragileak. Isabel Matila misiolaria izango da moderatzailea.

Gaur arratzaldeko hitzorduaz gainera, bada besterik be egutegi misiolarian, esate baterako: urriaren 19an, “zoaze eta iragarri. ‘Ad gentes’ misinoa gaur” heziketarako jardunaldia ospatuko da, Berrizko Mesedetakoakaz koordinatuta Barnezabalen (Berriz, 10:00etatik 17:30etara), Pilar Benavente Afrikako Andra Mariaren misiolariak gidatuta. Urriaren 26an, Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) abesbatzak kontzertua eskainiko dau Bilboko Abandoko San Bizente parrokian (19:00).

Azaroan

Jose Adalberto Jimenez Aguarico-Ekuadorreko bikariotza apostolikoko gotzainak berbaldia eskainiko dau Bilbon, Amazoniaren inguruko Sinodoaren ostean: “Amazoniaren inguruko Sinodoa, lurraldeko eta mundu-mailako alderdia”. Azaroaren 6an (17:30) eta 7an (10:30) izango da Barria eraikinean (Plaza Barria).

"Kulturen arteko zubi" Alejandro Labaka eta Ines Arango kaputxinoen bizitza eta egitekoaren inguruko erakusketa bihar itxiko da