Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Amatxurenganako debozinoa barriro geratu zan agerian atzo

|   Komunikazinoa

Milazak lagun hurreratu ziran atzo Begoñara. Musukoa jantzita, eta osasun neurriak betez, 400 urte bete dauazan santutegia barriro be jentez bete zan meza guztietan. Bizkaia osotik etorritako sinisdunak joan ziran atzo Amatxuri errezatzera. Irene Diaz, Ohorezko erromesa Begoñako Kofradiagaz batera heldu zan prozesinoan santutegira. Bertako atarian gotzaina, parrokoa eta Jose Luis Achotegi, lehengo parrokoa egon ziran ondo etorria emoten. Meza aurretik berbaldia eskaini eban Telebilbaoko albistegietako buruak eta komunikabideek pandemia aldian izan daben papera goraipatu eban, besteak beste. Gotzainak be kazetarientzako berbak izan ebazan eta alkarteak eraikitzen lan egiten daben politikoen aldeko hitzak be euki ebazan.

Eguneko mezak hemen: www.youtube.com/watch