Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Alkartasuna Haiti eta Kongoko EDaren alde, Portugaleten

|   Komunikazinoa

Datorren domekaz, azaroak 19, Haiti eta Kongoko Errepublika Demokratikoan garatzen diharduen egitasmoen aldeko azoka solidarioaren ekitaldi barria ospatuko da Portugaleteko San Inazio parrokian. Portugaleteko Caritasek, Portugalete Pastoral Barrutiak eta Belatzak eskaut taldeak antolatu dabe, Portugaleteko udalaren lagutnzagaz.

Portugaleteko San Inazio parrokian (Ignacio Ellacuria parkea, UNEDen ondoan) jardunaldi solidarioak bizi izango dabez datorren domekatik aurrera, egun horretan hasten da-eta azoka. Hurrengo aste osoan –azaroaren 20tik 24ra- zabalik izango da 18:00etatik 20:00etara.

Azoka solidarioan batu daien dirua parrokiak azken urteetan Haitin suspertzen dituan egitasmoetarako izango da beste behin be, baina oraingoan, beste jomuga bat be izango dau diruak: Kongoko Errepublika Demokratikoa.