Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Alkartasuna Eleizbarrutian Pobreen Munduko Egunean

|   Komunikazinoa

Atzoko egunez ospatu zan Pobreen Munduko IV. Eguna Frantzisko Aita Santuak deituta. Asteburuan zehar, gure Eleizbarrutiko hainbat parrokiatan ospatu dira jarduerak eta muralak osatu dira behartsuen aldeko konpromiso zehatzak jasoten dabezan eskuen siluetakaz. “Eskua luzatu eta ahulenei euren zama eroaten lagundu” Aita Santuaren deia jaso gura eban “Emon bostekoa – Tiende la mano al pobre” goiburuaren haritik ospatu zan atzoko jardunaldia.

Aurton, osasun krisiak eragindako egoera dala-eta, Bizkaiko Eleizak Pobreen Munduko Egunaren inguruan egiten dauan Zein Publikoa beste era batera egin behar izan da eta, horregaitik, #Emonbostekoajmp2020 etiketaz baliatuz gizarte sareetan esku konprometituak kateatzeko proposamena egin da. Beste alde batetik, parrokia edo Pastoral Barrutien (PB) bitartez, egun bateko soldata behartsuen alde emoteko deia be egin da. Oraindik goiz da datu zehatzak eagutzeko baina Arratian, esate baterako, 9.612 euro batu dira eta diru hori, bizilekurik ez daben pertsonak hartzen dabezan ‘Bakearen Etxea – Casa de la Paz’ dalakoari laguntzeko erabiliko da.

Honako honegaz batera, Portugalete eta Arratia Pastoral Barrutietako hainbat parrokiatan garatutako jardueraren irudiak ikusi daitekez. Esteka honetan, azken astean sareetan argitaratu izan diran irudietako batzuk jaso dira.

Portugalete