Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Alkarren Barri aldizkaria erabarrituta eta kolaborazino barriakaz dator

|   Komunikazinoa

Urtearen hasiera honetako Elizbarrutiko aldizkariaren lehenengo zenbakia erabarrituta dator bai itxuraz eta baita edukinez be. Letra tipo barria, argiagoa dakar. Diseinu aldetik be aldaketa batzuk egin dira eta horrez ganera kolaboratzaile barrien parte hartzea izango dau 2021. urtean. San Joseren urtea danez gero, aitatasunaz eta orokorrean guraso izateko abilezia batzuk erakutsiko deuskuz Lagungo Fundazioak datozen 9 zenbakietan. Horrez ganera, 2020an pandemiaren ondorioz zientziak berebiziko garrantzia hartu dauan honetan beronen eta fedearen artean dagozan lotuneen barri emongo deusku Miguel Ramon Vigurik, Deustuko Unibertsitatekok eta Elizbarrutiko Teologia Institutuko irakasleak. Ander Manterola abadearen eta etnografoaren kolaborazinoa be izango dau aldizkariak datozen aleetan Atlas Etnografikoaren barri emonaz. Ohiko idazlumen parte hartzearekin jarraituko dau agerkariak, Jose Ignacio Iturmendi eta Ernesto Diazen kolaborazinoakaz. Horreeek eta beste barrikuntza batzuk be azalduko dira aurrera begira. 16 euroren truke harpidetu zeinke zeu be. Animatu elebitara azaltzen dan aldizkarian izena emoten.

Eliz Artxiboaren kolaborazinoakaz jarraituko dau aldizkariak aurrerantzean be. Horrez ganera, aurton Bilbo Herri Irratiak Atlas Etnografikoaren barri emoten dauan testuagaz, aldizkari digitalean azaltzen dan bideoaren audioa be jartzen dau. Eskertzekoa da baita be azken 30 urteotan diruz laguntzen daben etxeen konpromisoa: Bultz-Lan eta Grupo Solitium hain zuzen be.