Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Alkarketa ona egunotarako: kirola eta kultura familian

|   Komunikazinoa

Familian pasatzeko aproposak diran egun honeetarako hainbat ibilbide gidatu proposatu deuskuz Juan Manuel Gonzalez Cembellin Eleiz Museoko zuzendariak eta Jesus Muñiz Petralanda historialariak. Ibilbide zoragarriak dira gure ingurua ezagutzeko, kirola egiteko eta, aldi berean, Bizkaiko ondare erlijiosoa bisitatzeko: eleiza neoklasikoak, klaustrorik ederrenak, kurutze-tokiak, arkitektura erromanikoa, eleizetako zurezko gangak… Askotariko ibilbideak egun berezi honeetarako.

Honako honegaz batera agertzen dan irudian klik eginez ezagutuko dozuz ibilbide guzti horreek.