Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Alhoucemara, lan-kanpamentura

created by Marokora |
|   Komunikazinoa

Bederatzi gazte eta hiru laguntzaile doaz gaur, uztailak 11, Aloucemara (Maroko), Bilboko Eleizbarrutiak urtero antolatzen dauan lan-kanpamentuan parte hartzeko asmoagaz eta hilaren 23ra arte egongo dira han. Esperientzia dagokion testuinguruan kokatzeko, Marokoko kultura ezagutzeko, boluntario lez jardutearen ingurukoez jabetzeko, saio bi ospatu ebezan joan dan ekainaren 17 eta 18an.

Lan-kanpamentuan, goizez, boluntario-lana egingo dabe Imzourreneko psikiatrikoan eta Kurutze Zuriko Frantziskotarrek Alhoucemasen kudeatutako gazte ezinduentzako eguneko zentroan eta, arratsaldez, bizi izandako esperientzia horren irakurketa sinisteduna egingo dabe. Ana Perez Pons antolatzaileetako batek azaldu dauanez, “esperientziaren irakurketa sinisteduna egiteko zentzumenez baliatuko dira, hau da, errealidadea zentzumen bakotxetik zelan antzematen daben sentituko dabe eta hor, sufrimentuan, bazterketan, Jesusen Jainkoa zelan azaltzen dan ikusiko. Beste kultura bat, beste ohitura batzuk ezagutzeko eta mundu hobeagoaren alde jarduten daben persona eta alkarteakaz egoteko aukkera izango dabe”.

Aloucemasen egingo dan lan-kanpamentura doan taldea prestaketarako saioan