Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Afrikarren alkarte katolikoak atzo ospatu eban 2021eko lehenengo meza

created by Esker ona eta hildakoak gogoan |
|   Komunikazinoa

Amaitu barri dogun urtean hasi ziran alkarragaz ospatzen San Anton elizan. Atzo hasi barri dogun urte honetako lehenengo eukaristia bateratua ospatu eben. Pandemiak hildakoak izan ebezan gogoan eta beronek itxitako ondorio ekonomiko tamalgarriengaitik egoera txarrean dagozan familiak, bai hemen zein euren jaioterrietan, izan ebezan gogoan. Erritmoa, musikea eta alaitasuna izan ziran nagusi Agustin Podka abadea buru izan eben mezatan.

Txinatarren alkarteak datorren domekan, urtarrilaren 10ean ospatuko dau mezea Begoñako Santa Kurutz elizan. Ospakizunean neska gazte batek bateoa, lehen jaunartzea eta sendotzako sakramentuak jasoko dauz. Latinamerikako alkarteak urtarrilaren 31an ospatuko dau 2021eko lehenengo mezea San Luis Beltran elizan.